Eu | Es | En
Transbideak

Korrika berez da transmedia. Oroz gain, ekimen fisikoa da, 10 eguneko lasterketa. 10 egun, gau eta egun geratu gabe herriz-herri euskararen alde korrika eta parte hartze handia du ezaugarri; edizioz edizio hazten ari den parte hartzea. Aldi berean, euskararen aldeko festa erraldoi batekin hasi eta amaitzen da beti, bai nazio mailan eta baita herri mailan ere. Eta gainera, Korrika kulturalak hainbat ekimen paralelo gehitzen dizkio eta horrez gain, korrika txikiak, diasporetako ekimenak, lehiaketak, publizitatea, arropak, webgunea, sare sozialak, bideoak, abestia… elementu ugari ditu dagoeneko.

Korrika, gertaera garrantzitsua da euskaltzaleontzat, batez ere Euskal Herrian, baina baita diasporan ere. Eta inplikazio emozionala oso handia da. Faktore horiek zein iadanik berezkoak dituen garapen lerroek, joko zelai emankorra osatzen dute, hots, Korrikaren transbideak hamaika izan daitezke.

Korrikaren 18. edizioa transmedia kontzeptuaren betaurrekoak jantzita begiratu eta bide horretan, lan lerro eta proposamen berriak jorratzeko asmoz abiatu genuen Korrika-transmedia elkarlana. Hona, AEKrekin batera, transmedia garapenean emandako urratsak eta ibilbidean zehar plazaratutakoak.

KORRIKA-TRANSMEDIA ELKARLANAREN IBILBIDEA :

  1. Korrika transmedia garapena: zer eta nola?
  2. Korrika batzordean aurkeztutako transbide proposamenak
  3. Korrika 18ren transbideak miatzeko ideia zaparrada
  4. Korrika transmedia: ideia zaparrada Tranxmedia jardunaldian
  5. Tranxmedia jardunaldia eta Korrika eskutik
  6. Tranxmediatik Kabi@ra goaz Korrika
  7. Tranxmedia talka Kabi@n
  8. Korrika-transmedia prentsaurrekoa
  9. Deskarga ezazu Korrika 18ren app-a!
  10. Korrika 18 sare sozialetan jarraitzeko bideak
  11. Multimedia Komunikazioa masterreko ikasleen proiektuak Korrika 18rako
  12. Promoak prest, badator Korrika 18!
  13. Lekukoaren bila ginkana: Baionako finala prest
  14. “11 egun, 11 istorio” grabaketa denak labean, orain edizioa!
  15. Heldu da eguna, aurrera Korrika 18!
  16. Korrika-transmedia ETB3, eitb.com eta GAZTEAn
  17. Bigarren eguna: Burlata
  18. Hirugarren eguna: Ipar Euskal Herria
  19. Laugarren eguna: Garralda
  20. Bosgarren eguna: Tafalla
  21. Seigarren eguna: Agurain
  22. Zazpigarren eguna: Elorrio
  23. Zortzigarren eguna: Igorre
  24. Bederatzigarren eguna : Barakaldo
  25. Hamargarren eguna : Zarautz
  26. Korrika 18 : azken eguna
  27. Zorionak Euskal Herria, gora Korrika!
  28. Azpeitiarrak garaile Lekukoaren bila ginkanan
  29. 11 egun, 11 istorio: mapa interaktiboa
  30. Korrika-transmedia protagonista master amaierako lanetan

PROIEKTUAREN AURKEZPENAK

Captura de pantalla 2014-01-07 a la(s) 13.43.32