Eu | Es | En
Transbideak

Gaur Korrika transmedia elkarlanaren aurkezpena egin dute EHU, ETB, Hamaika telebista, Tabakalera, Akting eta Korrika-AEK-k.

Elkarlanaren berri emateaz gain, Korrika 18ren ibilbidea, sakelako telefonoetarako aplikazioa, Korrikaklip lehiaketa, EHUko eta Multimedia masterreko ikasleen lanak eta Korrika egunetarako Hamaika Telebista eta EITBren programazio berezia eman dituzte ezagutzera, besteak beste.

Libe Mimenzak, EHUren izenean, transmedia ikerketa zer den, Korrikarekin zer lotura duen eta abiatutako proiektuen aurkezpen laburra egin du. Multimedia masterreko ikasleen izenean, Xabi Larrañaga eta Iurgi Bilbaok Korrikaren inguruan egin dituzten lanen nondik norakoak azaldu dituzte.

Iñako Gurrutxagak (ETB3) eta Naroa Iturrik (HAMAIKA TB) Korrika egunetan euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren jarraipen berezia egingo dutela iragarri dute.

Berrikuntza gehiago
Akting enpresak sakelako telefonoetarako Korrikaren aplikazioa garatu du. Alex Iraolak azaldu bezala, aplikazio honetan Korrika Kulturalaren agenda, Korrika non dagoen jakiteko pantaila, errealitate aregotauaren jokoa eta aplikazioan bertan eskuragarri dagoen Korrika 18ren ibilbidea egongo dira eskuragarri, besteak beste. Google Play (Android) eta App Storetik (Apple) deskargatu daiteke, doan!

Bestalde, Korrikaklip bideo laburren lehiaketa daukagu. Bideo laburren lehiaketa, alegia. Informazio gehiago HEMEN.

Aurkezpenaren argazkiak: AEKren flick-r kontuan (A. Arroita)

Email this to someoneShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedIn

Comments are closed.