Eu | Es | En
Transbideak

9 egun besterik ez dira falta Korrika 18 hasteko, eta Multimedia Komunikazioa EHU-EITB unibertsitate masterreko ikasleak gogoz ari dira entrenatzen. EITBk Korrikari egingo dion jarraipena zabala izango da beste behin -dagoeneko kutxa berezia dago Sarean- baina aurtengo berrikuntza ikasleek egingo duten lana izango da, hiru proiektu dituzte esku artean. Edizio honetarako abiatutako Korrika-transmedia elkarlanaren beste adar bat da honakoa.

Korrika-promo-argazkiak-2

Andoainen Korrika hasi eta Baionan amaitu arte, egunero ordu erdi inguruko saioa egingo dute furgonetatik masterreko lau ikaslek ETB-3rako. Naiara, Janire, Ugaitz eta Ander beren bizipenak kontatzeko prest abiatuko dira martxoaren 14an eta emozioz beteriko kronika eskainiko digute bertatik.

Lan talde zabalago batek aldiz, 11 egun, 11 istorio proiektuari ekin dio eta gaurtik aurrera, Euskal Herrian ibiliko dira Korrikak egingo dituen kilometroetan zehar euskara ikasleak elkarrizketatzen. Aurtengo omenduak diren 11 euskara ikasleren istorioak ekarriko dizkigute, beraien euskara ikasteko bideak, arrazoiak eta batez ere, euskararekiko maitasuna.

Hirugarren proiektua Sarean eskainiko den fikziozko kontakizuna izango da. Telebistan ikusiko ditugun hamaika istorio horietan oinarrituta, Twitter sarerako kontakizun paraleloa sortuko dute. Transmedia begiz jota, istorioa hainbat medio eta plataformatan zabaltzen jardungo dute eta parte hartzerako leihoak irekiko dituzte.

Horiek dira primizian kontatu ditzakegunak, egun gutxi barru izango duzue gainontzeko informazio guztia. Biralitatea ere izango da proiektu honen osagaietako bat, beraz, segi adi! Korrika badator!!!

Korrika-promo-argazkiak-1

Email this to someoneShare on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedIn

Comments are closed.