Eu | Es | En
Transbideak

TranXlan laborategi-lantegia da, Tabakalerak San Telmo Museoarekin, Nekrogunerekin eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdiarekin elkarlanean antolatutakoa, eta transmediako proiektu bat elkarlanean egitea du helburu.

TranXlanek esperimentaziorako eta ikaskuntzarako egoera sortu nahi du, ikus-entzunezko, multimediako eta interakzioko elkarlaneko proiektu baten bitartez. Horretan, irakasleen eta ikasleen edo adituen eta ikastunen arteko ohiko rolak hautsiko dira sortze-prozesu kolektiboari ekiteko eta arreta berezia jarriko zaie taldeko lanari, proposamen freskoei eta narrazio-arkitektura tradizionalen hausturari.

Diziplina anitzeko hainbat lantalde sortu ziren, deialdi ireki baten bidez. Taldeok 10 egunez bildu ziren irailean baterako proiektua sortu eta ekoizteko, betiere hainbat arlotako profesionalek laguntzarekin. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen harira aurkeztu zen tailerraren emaitza, jarduera gisa eta Nekrogune izeneko jarduera-egitarau paraleloaren barruan.

Bertan sortutako proiektua: ARG Bost Haurrak

BOSTHAURRAK